eu


Contents

  1. Sistemaren Beharrizanak
  2. Instalazioa
    1. Gomendatutako paketeak modu lehenetsiz instalatuak
    2. Posible da Hibernazioa ezin erabili ahal izatea partizionatze-automatikoan
    3. Ez dira beste Sistema Eragile batzuk abio-menuan agertzen Ubuntu 9.10 RC instalatu ondoren
    4. OEM "argitaratzeko prestatu" ikurra ez da agertzen 'Kubuntu Netbook Edition'-en
    5. UNR-ren instalazio-konfirmazio elkarrizketa ezkutatuta egon daiteke
    6. Wubi-k metatze finkoa darabil USB diskoan
    7. Instalaziorako lasterbiderik ez garatzaileentzako Ubuntu Moblin Remix aurrebistan
  3. Eguneratzen
    1. Modulu-aukera bidez haririk gabeko domeinu erregulatzailea ezartzea jada ez dago jasana
    2. Eskuz gaitu behar da beta bertsiotiko eguneraketa
    3. X zerbitzaria kraskatu egiten da wacom tablet bat erabiltzean
    4. Ez dago itzaltze-appletik Ubuntu Netbook Remix eguneratzean
    5. Kubuntuk beharrezkoa ez den "guidance power" paketea mantendu dezake
    6. Ctrl-Alt-Ezabatu ezgaituta dago Xorg-en, XKB bidez konfiguratuta
      1. Ctrl-Alt-Ezabatu gaitzea Ubuntun
      2. Ctrl-Alt-Ezabatu gaitzea Kubuntun
    7. Aldaketak eguneraketa eskuragarrien jakinarazpenean
    8. MySQL eguneraketa
      1. MySQL Cluster konfigurazioa
    9. Syslog eguneraketa
  4. Beste arazo ezagun batzuk
    1. ext4-ra aldatuz gero, eskuz eguneratu behar da grub
    2. Ezin dira upstart-lanak exekutatu chroot batean
    3. Fitxategi-sistema opzionalak muntatu aurretik erakusten da sarrera-pantaila
    4. Avahi ez da abiaraziko .local domeinurik badago
    5. Ralink rt2860 wifia EeePC batean Fn+F2 erabiliz ezgaitzean kernel-kraskatzea gertatzen da
    6. MSI Wind netbook-eko bison web-kamerak USB-erroreak sortzen ditu ezgaitu ezean
    7. Kubunturen pakete-kudeatzaile grafikoak ez du sinadura gabeko errepositorioetatik instalatzean ohartarazten
    8. Amarok-ek ez du codec gehigarririk instalatzea eskaintzen CD batetik exekutatzean Kubuntu
    9. Evince PDF-ikustaileak ez du funtzionatzen estandarrak ez diren etxe-direktorioekin
    10. Xv sostengurik ez KMS duten Intel 82852/855GM grafiko-txartelentzako
    11. UEC-ak ez ditu abioaren ondorengo lehen eskaerak zerbitzatzen
    12. Ez dira UEC-erabiltzaile berrientzako konfirmazio-postak bidaltzen
    13. Gonbidatu-istantziek ezin dute UEC erabiltzaile-datarik erabili
    14. Ubuntu 8.04 LTS kraskatu egiten da KVM-bezero moduan virtio sareak erabiltzean
    15. Windows 7-ko domeinukoren batek ezin du Ubuntu 9.10ren Samba domeinu-kudeatzailean autentifikatu
    16. Sparc ez dago jasana Ubuntu 9.10en

Argitaratze-ohar hauetan, Ubuntu 9.10 eta bere eratorrietan dauden arazoen berri emango dizugu.

Sistemaren Beharrizanak

Ubuntu 9.10 erabiltzeko 256 MBeko memoria behar da gutxienez. Kontutan hartu ezazu zure sistemaren memoriaren zati bat okupatuta egon daitekeela jada, grafiko-txartelak badarabil. Memoria-tamaina minimoa badu zure ordenagailuak, normalean baino luzeago hartuko du instalazio-prozesuak, baina arrakastaz burutuko da eta sistemak egokiro funtzionatuko du instalatu ondoren.

Memoria gutxiago duten sistemek abioko menuan "Ubuntu Instalatu" hautatu beharko dute, mahaigain osoa kargatu ordez, edo instalazio-CD alternatiboa erabili ahalko dute.

Instalazioa

Gomendatutako paketeak modu lehenetsiz instalatuak

Debianen Politika-Gidaliburuak dioen bezala ("ezohiko instalazioetan izan ezik, beste guztietan honekin batera aurkitu beharko liratekeen paketeak zerrendatuko dira 'Gomendatuak' eremuan"), 'Gomendatuak' eremuko paketeak eta 'Menpekotasuna' eremuko paketeak instalatzen ditu orain pakete-kudeatzaileak. Pakete zehatz hauek baztertu nahi badituzu, apt-get --no-install-recommends erabili ezazu; aukera hau betirako ezarri nahi baduzu, APT::Install-Recommends "false"; jarri ezazu /etc/apt/apt.conf fitxategian. Kontutan izan ezazu hala eginez gero, agian programa batzuen ezaugarri batzuk faltako zaizkizula.

(Aldaketa hau Ubuntu 8.10en egin zen.)

Posible da Hibernazioa ezin erabili ahal izatea partizionatze-automatikoan

Posible da instalatzailearen partizionatze-modu lehenetsiaren ondorioz, sistemaren memoria fisikoa baino txikiagoa den swap partizio bat esleitzea. Honek hibernazioaren erabilera eragotziko du (suspend-to-disk), sistemaren irudia ez da-eta swap partizioan kabituko. Zure sisteman hibernazioa erabiltzeko intentziorik baduzu, zure swap partizioa zure sistemaren RAM fisikoa baino handiagoa izan behar da. (354126)

Ez dira beste Sistema Eragile batzuk abio-menuan agertzen Ubuntu 9.10 RC instalatu ondoren

Ubuntu 9.10 RC instalatu ondoren, beste sistema eragileak ez dira ongi erakusten abio-menuan. Hau konpontzeko, erabiltzaileek sudo update-grub exekutatu beharko lukete instalatutako Ubuntu sistemaren agindu-lerroan. (456776)

OEM "argitaratzeko prestatu" ikurra ez da agertzen 'Kubuntu Netbook Edition'-en

Kubuntu Netbook Edition-en OEM instalazio-modua erabiltzean, ez da "argitaratzeko prestatu" ikurrik agertzen mahaigainean. Kubuntu Netbook Edition-en OEM instalazioak burutzen ari diren erabiltzaileek oem-config-prepare exekutatu dezakete agindu-lerroan. (386099)

UNR-ren instalazio-konfirmazio elkarrizketa ezkutatuta egon daiteke

Kasu batzutan, ezkutuan geratu daiteke Ubuntu Netbook Remix arrakastaz instalatu ondorengo konfirmazio-elkarrizketa. Berrabiaraztea eskaintzen dizun leihora iristeko, goiko paneleko leiho-zerrendan hautatu dezakezu edo Alt-Tab sakatu dezakezu leiho hori agertu arte. (462178)

Wubi-k metatze finkoa darabil USB diskoan

Metatze finkoa duen USB-disko batetik Wubi darabilten erabiltzaileek --force-wubi aukerarekin erabili beharko dute, Windows-en agindu-lerroan sartuz. (461566)

Instalaziorako lasterbiderik ez garatzaileentzako Ubuntu Moblin Remix aurrebistan

Ez dago instalatzailerako lasterbiderik garatzaileentzako Ubuntu Moblin Remix aurrebistaren mahaigainean. Instalazioa abiarazteko, Aplikazioak > Ezarpenak menuko "Ubuntu Instalatu" hautatu behar da. (439656)

Eguneratzen

Ubuntu 9.04 darabilten erabiltzaileak prozesu automatiko eta erraz baten bidez eguneratu daitezke Ubuntu 9.10era. Ubuntu-bertsio zaharragoa darabilten erabiltzaileak Ubuntu 9.04ra eguneratu beharko dira lehenik, eta ondore 9.10era. Azalpen zehatzak topatu ditzakezu hemen: http://www.ubuntu.com/getubuntu/upgrading.

Kubuntu darabilten erabiltzaileak zuzenean eguneratu daitezke Kubuntu 8.04tik Kubuntu 9.10era. Honela eguneratzen diren erabiltzaileentzako gomendagarria da Ubuntu 8.10en eta Ubuntu 9.04ren argitaratze-oharrak irakurtzea, bertan zehaztutako arazoen berri ere izan dezaten.

Modulu-aukera bidez haririk gabeko domeinu erregulatzailea ezartzea jada ez dago jasana

Ubuntu 9.10ek CRDA haririk gabeko ingurune erregulatzailea gaitzen du kokaleku jakin batean erabilgarri eta ikusgarri dauden haririk gabeko kanalak kontrolatzeko. Zure kokalekuko kanal batzuetarako sarrera ahalbidetzeko azpiko modulu-aukeraren antzekoa erabili behar bazenuen /etc/modprobe.d/options fitxategian, agian haririk gabeko konexioak ez dizu funtzionatuko:

  • options cfg80211 ieee80211_regdom=EU

Ubuntu 9.10era eguneratzea kernelaren modulu-aukera hau kendu eta iw reg agindua erabili beharko zenuke.

(Aldaketa hau Ubuntu 9.04en egin zen.)

Eskuz gaitu behar da beta bertsiotiko eguneraketa

Ubuntu 9.10en gaitutako apt paketeko akats batek pakete-eguneraketa eskuragarrien jakinarazpen automatikoa ekiditen du. RCaren aurretik Ubuntu 9.10era eguneratu ziren (edo instalatu zuten) erabiltzaileek eguneraketak eskuragarri dituztela egiaztatu beharko lukete eguneraketa-kudeatzailea eskuz exekutatzen, Egiaztatu sakatzen, eta aurkeztutako eguneraketak instalatzen. (449535)

X zerbitzaria kraskatu egiten da wacom tablet bat erabiltzean

Konfigurazio automatikoa jasaten du Ubuntu 9.10eko wacom kontrolatzaileak, baina gatazka sor dezake wacom tablet-entzako /etc/X11/xorg.conf fitxategian eskuz idatzitako sarrerekin, X zerbitzaria kraskatuaraziz abiaraztean edo itzaltzean. Mesedez, xorg.conf fitxategiko sarrerak ezabatu itzazu kraskatze hauek ekiditeko. (358643)

Ez dago itzaltze-appletik Ubuntu Netbook Remix eguneratzean

Ubuntu Netbook Remix eguneratu ondoren, posible da goiko panelean itzaltze-appletik ez agertzea. Konponbide modura, appletak apur bat mugitu itzazu panelean leku pixkat egiteko, eta leku libreak eskuin-klik egizu "Indicator Applet Session" eskuz gehitzeko. Xehetasun gehiagorako, 461115 irakurri ezazu.

Kubuntuk beharrezkoa ez den "guidance power" paketea mantendu dezake

Kubuntu-eguneraketan posible da jadanik beharrezkoak ez diren "kde-guidance-powermanager" edo "guidance-power-manager" paketeak instalatuta geratzea. Beldurrik gabe kendu daitezke.

Ctrl-Alt-Ezabatu ezgaituta dago Xorg-en, XKB bidez konfiguratuta

Ubuntu 9.04etik, ezgaituta dago X berrabiarazten duen Ctrl-Alt-Ezabatu tekla-konbinazioa, konturatu gabe konbinazioa sakatzean arazorik ez dadin egon. Ordea, X tekla-mapako (XKB) aukera bat bezala dago konfiguratuta Ctrl-Alt-Ezabatu, X zerbitzariaren "DontZap" aukera ordezkatzen eta erabiltzailearen eskutan uzteko ezarpen honen konfigurazioa.

Beraz, erraz asko gaitu edo ezgaitu daiteke Ctrl+Alt+Ezabatu konbinazioa mahaigainetik bertatik..

Ctrl-Alt-Ezabatu gaitzea Ubuntun

  • "Sistema"->"Hobespenak"->"Teklatua" hautatu

  • "Diseinuak" fitxa hautatu eta "Diseinu-aukerak" botoia sakatu ezazu.
  • "X zerbitzaria hiltzeko tekla-sekuentzia" hautatu eta "Control + Alt + Ezabatu" hautatu ezazu.

Ctrl-Alt-Ezabatu gaitzea Kubuntun

  • Aplikazio-abiarazlean klik egizu eta "Sistemaren Ezarpenak" hautatu ezazu.
  • "Eskualdea eta Hizkuntza" hautatu.
  • "Teklatuaren Diseinua" hautatu.
  • "Teklatu-diseinuak gaitu" sakatu ezazu (Diseinua fitxan).
  • "Aurreratuak" fitxa hautatu ezazu. "X zerbitzaria hiltzeko tekla-sekuentzia" hautatu eta "Control + Alt + Ezabatu" gaitu ezazu.

Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi: https://wiki.ubuntu.com/X/Config/DontZap

Aldaketak eguneraketa eskuragarrien jakinarazpenean

Ubuntu 9.10ek automatikoki abiarazten du eguneraketa-kudeatzailea pakete-eguneraketak kudeatzeko, GNOMEren panelean jakinarazpen-ikur bat erakutsi ordez. Egunero jakinarazten zaizkie erabiltzaileei segurtasun-eguneraketak, baina beste eguneraketak astean behin bakarrik jakinaraziko dira.

Jakinarazpenak lehen bezala jasotzen jarraitu nahi duten erabiltzaileek agindu hau erabili dezakete:

gconftool -s --type bool /apps/update-notifier/auto_launch false

(Aldaketa hau Ubuntu 9.04en egin zen.)

MySQL eguneraketa

Ubuntu 9.10en MySQL 5.1 ezarri da lehenetsitako MySQL-zerbitzari modura. Hala ere, universe errepositorioan izango duzu eskuragarri MySQL 5.0 oraindik. Eguneraketa-kudeatzailea erabiliz gero eguneratzeko, bera arduratuko MySQL 5.0etik MySQL 5.1erako trantsizioa burutzeaz. Ordea, dist-upgrade erabiliz gero hau ez da hala izango: mysql-server-5.0 mantentuko da, mysql-server-5.1era eguneratu ordez. Beharrezkoa bada MySQL 5.0 mantentzea, mysql-server eta mysql-client paketeak kendu beharko dituzu eguneraketa abiarazi aurretik.

MySQL Cluster konfigurazioa

MySQL Cluster motorea (NDB motorea) erabiltzeko konfiguratu bada MySQL, MySQL 5.1era eguneratzeak ez du funtzionatuko, mysql-dfsg-5.1 paketeak ez du-eta MySQL Cluster jasaten. Ordea, mysql-server eta mysql-client kendu beharko zenituzke eguneraketaren aurretik eta mysql-server-5.0 mantendu beharko zenuke. Automatikoki hartuko du kontutan egoera hau eguneraketa-kudeatzaileak. Kontutan hartu ezazu MySQL 5.0 universe errepositorioan dagoela, eta beraz, ez duela MySQL 5.1ek (nagusia dena) duen mantenimendu bera izango.

Syslog eguneraketa

sysklogd paketearen ordez, rsyslog paketea erabiliko da. Konfigurazioak automatikoki mugitu dira /etc/syslog.conf fitxategitik /etc/rsyslog.d/50-default fitxategira. Txosten-errotazio ezarpenak aldatu bazenituen /etc/cron.daily/sysklogd edo /etc/cron.weekly/sysklogd fitxategian, /etc/logrotate.d/rsyslog fitxategiko konfigurazioak aldatu beharko dituzu. Kontutan hartu ezazu lehengo errotazio-konfigurazioek .0 zerabiltela lehenengo fitxategi-luzapen errotatu modura, eta orain .1 izango dela logrotate dela medio.

Beste arazo ezagun batzuk

ext4-ra aldatuz gero, eskuz eguneratu behar da grub

Zure / edo /boot fitxategi-sistemak ext2 edo ext3-tik ext4era eguneratuko badituzu (ext4 wikian deskribatzen den modura), grub-install agindua erabili beharko duzu Ubuntu 9.04era eguneratu ondoren zure abio-kargatzailea berrinstalatzeko. Hau egiten ez baduzu, instalatuta duzun GRUB bertsioak ezingo du ext4 fitxategi.sistemako kernela irakurri eta ezingo duzu sistema abiarazi.

Ezin dira upstart-lanak exekutatu chroot batean

Ezingo dituzu upstart-lanak chroot batean exekutatu, zerbitzu-gainbegiratzaile modura funtzionatzen duelako upstart-ek, eta chroot barruko prozesuek ezin dutelako chroot kanpoan exekutatzen ari den upstart-ekin komunikatu (430224). Honen ondorioz, upstart-lanak erabiltzeko eraldatuak izan diren pakete batzuek ezingo dira chroot baten barruan eguneratu. Erabiltzaileentzat gomendagarria da bere chroot-ak /sbin/initctl eta /bin/true estekatuz konfiguratzea, chroot-eko agindu hau erabiliz:

dpkg-divert --local --rename --add /sbin/initctl
ln -s /bin/true /sbin/initctl

Fitxategi-sistema opzionalak muntatu aurretik erakusten da sarrera-pantaila

Ubuntu 9.10ren upstart-en oinarritutako abio-prozesu berriarekin, funtsezko fitxategi sistemak prest egon bezain laster abiaraziko da X-zerbitzaria eta erakutsiko da sarrera-pantaila. Honen ondorioz, fitxategi-sistema opzionalak, abiaraztean sistemak behar ez dituenak, agian ez dira muntatuta egongo sartu bezain laster, edo fitxategi-sistemaren egiaztatzean errorerik badago agian ezingo dira muntatu ere egin.

Lehen zen bezala, fitxategi-sistema guztiak muntatu ondoren ikusi nahi baduzu sarrera-pantaila, bootwait aukera gehitu diezaiekezu /etc/fstab fitxategiko fitxategi-sistemei. (439604)

Avahi ez da abiaraziko .local domeinurik badago

avahi-daemon paketeak, mDNS "zeroconf" estandarra inplementatzen duenak, .local DNS domeinu gatazkatsu bat dagoenean abiaraztea ekidingo duen direktiba bat dauka. Jakina da ISP batzuek euren sareetan halako .local domeinu bat iragartzen dutela, Ubuntu 9.10i sare lokaletan iragarritako izenak ikustea ekidinez (327362).

Horrela konfiguratutako sare batean mDNS erabiltzera behartzeko, erabiltzaileek agindu hauek exekutatu ditzakete:

sudo sed -i -e'/AVAHI_DAEMON_DETECT_LOCAL/s/1/0/' /etc/default/avahi-daemon
sudo service avahi-daemon start

Fn+F2 erabiliz gero Ralink rt2860 chipa darabilen EeePC baten (EeePC 900 eta 1000 serieak) haririk gabeko antena ezgaitzeko, sistema eskegiko duen kernel panic errorea gertatzen da. Ubuntu 9.10 argitaratu bezain laster agertuko da arazo hau konpontzeko eguneraketa. (404626)

MSI Wind netbook-eko bison web-kamerak USB-erroreak sortzen ditu ezgaitu ezean

MSI netbook eta antzeko batzuetako bison web-kamerarentzako erabilitako uvcvideo kontrolatzaileak USB-sostenguan erroreak sortzen ditu, ezinezkoa eginez USB gailuak erabiltzea edo ordenagailua etetea/jarraituaraztea. Konponbide modura, erabiltzaileak kamera ezagitu dezake abioaren aurretik Fn+F6 sakatuz. (435352)

Kubunturen pakete-kudeatzaile grafikoak ez du sinadura gabeko errepositorioetatik instalatzean ohartarazten

Kubuntu 9.10eko kpackagekit pakete-kudeatzaileak ez ditu erabiltzaileak ohartarazten PGPrekin segurtatuak ez dauden errepositorioetatik zerbait instalatzen ari direnean. Bere /etc/apt/sources.list konifgurazioan sinatu gabeko erepositorioak dituzten eta ohartarazpen horiek jaso nahi dituzten erabiltzaileek apt-get agindu-lerroko tresna erabili beharko lukete. (256245)

Amarok-ek ez du codec gehigarririk instalatzea eskaintzen CD batetik exekutatzean Kubuntu

CDko saio batean hasiaraztean, Amarok-ek ez du multimedia-codec gehigarririk instalatzea eskaintzen, beraz, adibidez, ezingo dira MP3 fitxategiak erreproduzitu. Honek arazorik gabe funtzionatuko du sistema disko gogorrean instalatu ondoren. (362538)

Evince PDF-ikustaileak ez du funtzionatzen estandarrak ez diren etxe-direktorioekin

Evince, GNOMEren dokumentu-ikustaileak, AppArmor profila dakar orain. Honi esker segurtasuna asko hobetzen da, historikoki arazoak eman dituzten PDF- eta irudi-liburutegien aurrean. Euren etxe-direktorioa kokaleku ezohiko batean duten erabiltzaileek home parametroa aldatu beharko dute /etc/apparmor.d/tunables/home fitxategian. Xehetasun gehiagorako, https://wiki.ubuntu.com/DebuggingApparmor#Adjusting%20Tunables irakurri dezakezu.

Xv sostengurik ez KMS duten Intel 82852/855GM grafiko-txartelentzako

Ubuntu 9.10en kernel-mode-setting (KMS) lehentsia erabiltzean, Intel 82852/855GM txartelak dituzten erabiltzaileek bideoak erreproduzitzean Xv luzapenak ezin dituztela erabili ikusiko dute. Bideoa erreproduzitzean kolpeak edo PUZ-erabilera altua ikusiko dute, edo aplikazio batzuekin bideoak ezingo dituzte erreproduzitu. Konponbide modura, erabiltzaileek nomodeset aukera gehitu dezakete kernel-aren abio-aukeretan grub-ren konfigurazioan (GRUB 2ren kasuan: /etc/default/grub editatu eta nomodeset gehitu ezazu GRUB_CMDLINE_LINUX-en, ondoren sudo update-grub exekutatu ezazu; GRUB 1en kasuan: /boot/grub/menu.lst editatu eta nomodeset gehitu ezazu # kopt=-rekin hasten den lerroan, ondoren sudo update-grub exekutatu ezazu), KMS ezgaitzeko. (395932)

UEC-ak ez ditu abioaren ondorengo lehen eskaerak zerbitzatzen

Posible da abioan UEC-sistema batek eskaerak ongi ez prozesatzea, adibidez "403 Forbidden" erroreak itzuliz bezero batzuen eskaerei. Saiakera batzuren ondoren automatikoki garbitzen den datubase-lokatze baten ondorioz gertatzen da hau. Arazo hau konpontzeko, cluster-kudeatzaileko eucalyptus berrabiarazi dezakezu "sudo restart eucalyptus" exekutatuz abioaren ondoren. (444352)

Ez dira UEC-erabiltzaile berrientzako konfirmazio-postak bidaltzen

UEC administrazio-interfazan erabiltzaile berri bat sortzean, e-posta bat bidaltzen zaio erabiltzaileari, erregistroa konfirmatzeko. UEC-ren smtp-konfigurazioaren errore baten ondorioz, Cloud Controller-ek ezin du erabiltzailearentzako e-posta onartu eta bideratu. Konponbide modura, Cluod Controller-en /etc/postfix/main.cf postfix konfigurazio-fitxategia editatu ezazu mynetworks aukera ezgaitzeko eta mynetworks_style aukeran host ezartzeko:

  #mynetworks = 127.0.0.0/8 [::ffff:127.0.0.0]/104 [::1]/128
  mynetworks_style = host

Ondoren, postfix birkargatu ezazu sudo service postfix reload erabiliz. (459101)

Gonbidatu-istantziek ezin dute UEC erabiltzaile-datarik erabili

euca-run-instances-rekin (-d, --user-data aukera nahiz -f, --user-data-file aukera) hasten den istantzia bati erabiltzaile-datuak pasatzean, http://169.254.169.254/latest/user-data-en itzulitako datuak base64-kodetuak izango dira. ec2-init ez da datu hauek erabiltzeko gai, aurretik deskodetua izan behar delako. When user data is passed to an instance started with euca-run-instances (using either the -d, --user-data option or the -f, --user-data-file option), the data returned at http://169.254.169.254/latest/user-data will be base64-encoded. ec2-init is unable make use of this user data because it must be decoded before use. Ubuntu 9.10 argitaratu bezain laster agertuko da arazo hau konpontzeko eguneraketa. (461156)

Ubuntu 8.04 LTS kraskatu egiten da KVM-bezero moduan virtio sareak erabiltzean

Ubuntu 8.04 LTS eta virtio sareak erabiltzean KVM-bezero moduan, kraskatu egingo da Ubuntu 9.10 ostalari batean. Konponbide modura, bezeroek e1000 edo rtl839 erabili beharko lukete sare-modelo bezala. Bidean dago arazo honentzako konponketa, eta Karmic-eko qemu-kvm paketearen eguneraketa batera gehituko da. (458521)

Windows 7-ko domeinukoren batek ezin du Ubuntu 9.10ren Samba domeinu-kudeatzailean autentifikatu

Samba domeinu-kudeatzailea Ubuntu 9.10era eguneratu ondoren, Windows 7-ko domeinukoak ez dira autentifikatzeko gai izango euren erregistroko ezarpenak http://wiki.samba.org/index.php/Windows7-en adierazten den moduan aldatu badituzte ere Samba domeinura batu aurretik. Ubuntu 9.10 argitaratu bezain laster agertuko da arazo hau konpontzeko eguneraketa. (541411)

Sparc ez dago jasana Ubuntu 9.10en

Ubuntu 9.10eko upstart abio-sistemak ez du sparc arkitekturekin funtzionatzen, SIGBUS-errore ezezagun baten ondorioz. Sparc arkitektura duten Ubuntu-erabiltzaileek hobe dute Ubuntu 9.04ekin jarraitzea 9.10era eguneratzea baino. Arkitektura honekin dagoen arazo hau konpontzeko edozein laguntza ongietorria izango da. (436758)

KarmicKoala/ReleaseNotes/eu (last edited 2009-10-29 02:48:05 by 121)