eu

Argitalpen-ohar hauek Ubuntu 8.04 LTS, Kubuntu 8.04-ren eta Xubuntu 8.04-ren arazo ezagunak deskribatzen dituzte.

Sistema-beharrizanak

Ubuntu 8.04 erabiltzeko 384MB-eko memoria behar da gutxienez mahaigaineko CDen kasuan, eta 256MB-ekoa beste instalazio-moduen kasuan. (Kontuan har ezazu zure sistemaren zenbait memoria erabilgaitz izan daitekeela txartel grafikoak darabilelako .)

Gutxieneko memoria bakarrik badago eskuragarri, instalazioak normalean baino denbora gehiago har dezake, baina arakastaz burutuko da, eta instalatutako sistemak egokiro funtzionatuko du. Memoria gutxidun sistemek mahaigaineko CDa erabiltzeko gai izan daitezke only-ubiquity abio-aukera gehituz, instalatzailea bakarrik abiarazteko, mahaigain osoa baino.

Instalazioa

iSCSI partizioak

  • Ubuntu 8.04 LTS-n sostengatutako aukera bat da jada open-iscsi paketea, beraz, iSCSI NAS partizioak konfiguratu ahalko dituzu instalatzailean bertan. Oraingoz, ordea, root (erro) eta boot (abio) fitxategi-sistemak partizio lokaletan kokatu beharko zenituzke, root-ren fitxategi-sistema berean mantenduz /usr.

Eguneratzen

Ubuntu 7.10 edo Ubuntu 6.06 LTS darabilten erabiltzaileek prozesu automatiko bat erabil dezakete Ubuntu 8.04-ra eguneratzeko. Argibide zehatzak aurkitu daitezke hemen: http://www.ubuntu.com/getubuntu/upgrading (ingelesez).

Bideratze-metrikak

  • Orain, ifupdown aginduak 100-eko metrika lehenetsia ezartzen die /etc/network/interfaces fitxategian inongo metrikarik zehazturik ez duten interfazeei. Aldaketa honek ez du eraginik izango erabiltzaile gehienengan, baina bai sare-beharrizan konplexuak dituzten erabiltzaile gutxi batzuengan. Lehengo bideratze-metrika lehenetsiarekin (0, zero) jarraitu nahi baduzu, /etc/network/interfaces fitxategia editatu ezazu zure interfazearen metrika zehazteko; adibidez:

    iface eth0 inet static
            address 192.168.0.2
            network 192.168.0.0
            broadcast 192.168.0.255
            netmask 255.255.255.0
            gateway 192.168.0.1
            metric 0

Sare-kudeatzailea

  • Ubuntu 8.04-n, 'network-manager'-ek roaming-a burutzeko markatuta dauden interfazeak bakarik kudeatzen ditu. Halere, aurretik 'network-manager'-ek kudeatzen zituen interfaze guztiak roaming moduan ezarriko dira eguneratzen zehar. Teknikoki, /etc/network/interfaces fitxategitik ezabatuko dira inongo aukerarik gabeko 'dhcp' darabilten eta 'auto' bezala markatuta dauden interfazeak. Sistema abiaraztean 'ifupdown'-ek zure interfazeak abiaraztea nahi baduzu, eskuz gaitu beharko dituzu /etc/network/interfaces fitxategian, edo 'roaming'-a ezgaitu beharko duzu hemen: Sistema -> Administrazioa -> Sarea.

NFS-muntatze sostengua

  • NFS fitxategi-sistemak muntatzeko, nfs-common paketea instalatu beharko duzu.

/bin/sh orain dash da

  • Sistemaren errendimendu orokorra hobetzeko, Ubuntu 6.10 eta hurrengoetan erabilitako '/bin/sh'-eko 'shell'-a dash izango da orain, Ubuntu 6.06 LTS-n erabilitako 'bash'-en ordez. Posible da honek bateragarritasun arazoren bat sortzea script lokal batebatekin. DashAsBinSh irakur ezazu informazio gehiago eskuratzeko.

UltraSPARC disko-etiketa aldaketak

  • UltraSPARC batean Ubuntu 6.06 LTS-tik Ubuntu 8.04 LTS-ra eguneratzen duten erabiltzaileek fdisk exekutatu beharko lukete (eskuz) disko guztietan. 'fdisk'-ek ohartaraziko ditu disko-etiketak eguneratu behar badira; bere argibideak jarraitu. Ubuntu 8.04-ren instalazio berriek disko-etiketa formatu berria izan beharko lukete, automatikoki.

Beste arazo ezagun batzuk

HardyReleaseNotes/eu (last edited 2008-08-06 16:25:13 by localhost)